aurpegia bugainbileaz estalirik zeukala.
Zimur dotoreak zituen, bai horixe, aho
laukia eta begi lotsatiak. Asko ikusi,
entzun eta bizitakoa zela iruditu
zaitzaigun; baina gerturatu ginenean,
uste baino zaharragoa zela konturatu
ginen.
-Bai, gotiko errenazentista garaiko baserria naiz
-esan zigun.
Jada ia 500 urte badaramatzat hementxe
geldi.
Eta ez pentsa gauza erraza denik.
Baina hartu, hartu atseden lasai.
Atea zabaldu eta barrura sartzeko
gonbitea luzatu zigun gero, barruan
sekretu asko zituela ahopeka esanez.
Bere erraietan ibili ginen, gora eta
behera. Lau arkudun mehelina aurkitu genuen beheko solairuan eta arkudun leihoxka
goikoan.
Lokaztutako oinetakoekin sartu izanagatik barkamena eskatu ondoren, zertarako deitu gintuen galdetu genion.
Teilatua konpondu nahi zuen eta goiko solairua etxebizitza bihurtu. Lagunduko geniola esan
genion.
-Horrenbeste urtez geldi egon beharra izanez gero, guk ere kokaleku hau aukeratuko
genuke-esan genion belarrira, edo belarria izan zitekeela iruditu ziztaigun alboko leiho
hartara.
-Ez pentsa, leku honetatik gauza mingarririk ikusi ez dudanik. Maiz begiak itxi nahi izan
ditut, baina nire biztanleek leihoak beti zabalik izateko ohitura eduki dute, eta nahita ere ezin
ez ikusi.
1912. urteko astelehen gau hartan, abuztuaren 12 hartan, itsasoak 143 arrantzale irentsi
zituen.
Portuan zain zeudenen negar oihuak entzun nituen nik. Belarriak eta begiak itxi nahi izan
nituen; baina ezin. Ihes egin nahi izan nuen, baina harrizko sustraiak ditut eta ezin babesera
aldegin. Ordukoak ditut arrakalarik sakonenak.
Urte erdiz
ia astero ikusi genuen elkar. Kirofanoan datzan gaixoa zirudien, eta gu
bisturiarekin bere azala urratzen aritu ginenak. Bere ondare historikoa mantendu egin
genuen, noski, mantendu eta indartu eta goiko solairuan etxebizitza berria eraiki genion;
berak nahi zuen bezala.
Hona hemen lanak amaitu osteko zenbait argazki.
Tramu bakarreko egurrezko eskailera, XVI mendeko harrizko hormaren kontra.






No comments:
Post a Comment